XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Deskapotagarri kapotatua, euria ari bait zuen.
- Bederatzi-bederatzietan, Zumarra kaleko hogeitabi zenbakiaren aurrean gaude.
- Atea bildurik dago eta ilun dago oso.
- Pixka bat itxaroten dugu, baina ezer ez.
- Loperen arrastorik ere ez.
- Kotxetik jaistera goazela eta ilunpe beltz horretara sartzera, isil-isilik eta oso kementsu sartzen ari den emakume bat ikusten dugu.
- Beroki luze eta sekulako kapela handia darama.
Ikusi orduko, Miss Noris, hemengo emakumeak zein gaizki jazten diren komentatu ondoren, algaraz barreka hasten da.
- Ba emakume ingelesek ere jantzi kontuan... - jarein zion Ibanen amak.
Eneko loak hartzen ari zuen.
Baina, oraindik, noizik behin zioen:
- Misterioak eraginda, guzti hori oso harrigarria bait zen, kotxetik salto egin genuen eta emakumeari jarraitu.
Tirtiriku atzazalak jaten ari zen eta Joxeakin adi-adi zegoen.
- Alboko gelan dagoen bonbila batek emakumea sartu den gela argitzen du.
- Bonbila horrez gain, argirik ez da somatzen.
- Gela barruan kaxak daude eta arratoiren baten ibilera nabaritzen dut.
- Sartu berri den emakumea gela barrenera doa eta gizonezko ahots batek nola dioen aditzen dugu: - Gabon!, Miss Noris.
Nire aldamenean dagoen Miss Noris ikaratu egiten da eta zekarren euritakoari heltzen dio. Ni ez nago oso lasai. Hark mamu kutsua du.